

1978an, Konstituzioaren urtean, Argentinak futboleko munduko kopa irabazi zuen urtean, Grease pelikula jaurti zen urtean, Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleak lan egiten hasi ziren Informazio Zientzen Falkultatea sortzeko.
Fakultatea, lehenengo momentuan Informazio zientzien unitate bat zen eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoak kudeatzen zuen. Ikasleek irakasleak aukeratu zituzten, administrazio eginkizunez arduratzen baitziren. Lehenengo urteetan irakasle eta ikasle gutxi ziren eta irakasleak hiruhilekoan behin batzen ziren. Garai hartan 16 irakasle zeuden fakultatean.
Gaur egun fakultatea berritu da, bai teknologiari dagokionez bai plangintzari dagokionez. Egun, bost gradu barneratzen ditu: Soziologia eta Zientzia Politikoak alde batetik eta Publizitatea eta Harreman Publikoak, Ikus-Entzunezko komunikazio eta Kazetaritza bestetik. Ikasleek gela espezializatuen laguntza dute haien proiektuak aurrera eramateko. Fakultatearen eskaintza aintzatetsia izan da eskaintzen duen trilinguismoagatik.
2008an eraikina erainkuntza lanetan egon zen fakultatearen baliabideak handitzeko. Laborategi, erredakzio gela eta maketak egiteko gela berriak egin ziren, gaur egun behar diren errekurtsoak eskaintzeko.
Fakultatearen historian barrena...
